Solasaldiak

Zer argitu eta zer ezkutatzen dute gaur egungo prozesu demografikoek

2024.10.22
Lekua: San Telmo Museoa, Donostia/San Sebastián


Demografia eta migrazioak zenbaiten ustez, ironikoki, arazo demografiko nagusia horixe saihestuko duen politika publikorik eza da. Hitz egiten da erronka demografikoaz, biztanleriaren zahartzeaz, immigrazioaz, familiaz... eta termino horiek leku handia hartzen dute eztabaida publikoan eta komunikabideetan, baina azterketa zientifikoa urria da. Bi saio hauen helburua da gabezia hori neurri batean arintzea, datozen hamarkadetan eremu demografikoan zer gertatuko den edo ez den gertatuko eztabaidatuz, eta egungo prozesu demografikoek zer gizarte arazo agerian uzten dituzten eta ezkutatzen dituzten aztertuz.

Demografia eta Migrazioak zikloko bigarren solasaldiak Zer argitu eta zer ezkutatzen dute gaur egungo prozesu demografikoek du izenburutzat. eta STM-n izango da, urriaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, honako hizlariekin:

  • Marta Luxán, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte-lan Saileko irakaslea eta ikertzailea AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea.
  • Imanol Esnaola, Gislan (Geographic Applications) kooperatibako zuzendaria
  • Joseba Zalakain, SIIS, gizarte-zerbitzuei eta gizarte-politikari buruzko dokumentazio eta ikerketa zentroko zuzendaria

Xabier Aierdi-k moderatuko du solsaldia. Sociologian doktore (UD). UPV/EHU irakasle izan zen ia lau hamarkadatan. Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behatokiko sortzaile eta zuzendaria izan zen (2003-2010). Ondoren, José Antonio Oleaga-rekin batera sortu zuen Begirune ikerketa laborategia eta zuzendari izan zen (2011-2013). Egun, Begirune Fundazioko lehendakaria da.

Solasaldi zikloa Jakiundek, San Telmo Museoak eta ZAS! elkarteak (Zurrumurruen Aurkako Sarea /Red Antiturumores de Euskadi) antolatuak dira.

Solasaldiekin batera, urriaren 11 eta 18 artean, Iruña Cormenzana artista iruindarraren EskuBideak interbentzioa ikusgai egongo da Kontxako hondartzan. Ekimen honek Zientzia eta Berrikuntza MInisterioaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean