Uxue

2024ko Uxueko udako ikastaroa: Adimen Artifiziala gure bizitzan

Data: 2024.08.09
Ordua: 10:00
Lekua: Abuztuak 9, 10, 11 eta 12, Uxue (Nafarroa)



Erlazionatutako artxiboak

Uxueko udako ikastaroa abuztuaren 9tik 12ra egingo da eta Adimen Artifiziala izango du hizpide.

Adimen Artifiziala gure bizitzan izenburupean antolatu du Jakiundek topaketa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren udako ikastaroen baitan. Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren eta Espainiako Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren babesarekin, eta Uxueko Udalaren eta Iruñeko Planetarioa eta Astronavarraren lankidetzarekin.

Ohi bezala, Pertseida ozar-izarren inguruan antolatua da abuztuko ikastaroa, eta aurten Done Laurendiren malkoak santuaren egun berean behatzeko aukera eskainiko du ikastaroak, abuztuaren 10ean, larunbatez.

Izar usoen behaketaz gain, hitzaldiak eta solasaldiak, hiru kontzertu, ikastaroari amaiera emango dion dokumental bat, eta 24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa eskainiko ditu egitarauak. Jakiunderen erakusketa ibiltaria abuztuaren 2tik irailaren 5era ikusi ahal izango da Uxuen.

Uxueko udako ikastaroa publiko guztiei dago zabalik eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, hitzaldi eta solasaldietarako sarrera librea da lekuak bete arte. Aldiz, Kontzertuak Sta. Maria eliza-gotorlekuan egiten dira eta doako sarrerak eskuratzeko esteka honetan eman behar da izena: https://www.jakiunde.eus/eu/uxue

Hitzaldiak eta solasaldiak Erronda pasealekuan egingo dira, honakoa egitaraua:

 

  • Abuztuak 9, ostirala: ADIMEN ARTIFIZIALA ETA NEUROZIENTZIA


10:00 IKASTAROAREN HASIERA

10:15 Adimen artifiziala burmuin konputazionalaren baitan

Humberto Bustince, Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPNA/NUP; Jakiundeko akademikoa; udako ikastaroaren koordinatzailea.

11:15 Espainiar neurozientzia eta zibernetikaren jaiotza: Cajaletik "Von Neumann arkitekturara", Lorente de Nó-tik pasatuz

Fernando de Castro, CSICeko zientzialari titularra, Garapenaren Neurobiologia taldeko ikertzaile nagusia, Instituto Cajal-CSIC. History Committee, Federation of European Neuroscience Societies-FENS erakundeko lehendakaria.

12:15 Neuroteknologia, adimen artifiziala eta neuroeskubideak

David Ezpeleta, neurologoa, Espainiako Neurologia Elkarteko lehendakariordea, SENeko Neuroteknologia eta Adimen Artifizialeko eta Historia eta Kulturako arloetako arduraduna.

----------

16:30 Solasaldia: Fernando de Castro, David Ezpeleta eta Juanjo Rubio (Cajal lan-taldeko kolaboratzailea); moderatzailea Manuel Seara (A Hombros de Gigantes, Radio 5, RNE-ko programaren zuzendaria).

18:00 Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera, Esther Leza Uxueko maistraren eskutik.

19:00 Kontzertua: Zabaldika laukotea, Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekuan.



 

  • Abuztuak 10, larunbata: ADIMEN ARTIFIZIALA, ZIENTZIA ETA ESPAZIOA


10:00 Adimen Artifiziala benetan azkarra al da?

Ramón López de Mántaras, Institut d 'Estudis Catalans; ikerketa-irakasle emeritua, Adimen Artifizialeko Ikerketa Institutua (IIIA) (CSIC).

11:00 Adimen Aritifiziala: Iragana, Oraina eta Etorkizuna

Pedro Larrañaga, Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa (UPM); Jakiundeko akademikoa.

12:00 Solasaldia: Ramón López de Mántaras, Pedro Larrañaga eta Israel Olalla (Googleko bezeroen ingeniaritzako gerentea); moderatzailea Amaia Madinabeitia (Está pasando saioaren zuzendaria, Navarra TV).

13:15 Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera, Esther Leza Uxueko matestraren eskutik.

----------

ADIMEN ARTIFIZIALAREN AROKO ASTRONOMIA

16:30 Astronomia: lortzeko zailak diren datu gutxi batzuetatik informazio asko eskuratzeko historia

Javier Armentia, astrofisikaria, Iruñeko Planetarioko zuzendaria.

17:10 Herritarren Zientziaren eta Adimen Artifizialaren arteko lehia

Iñaki Ordoñez, astrofisikaria, Iruñeko Planetarioa.

17:50 Izarren behaketa AA-rekin (Adimen Artifiziala) eta AE-rekin (Adimen Emozionala)

Fernando Jáuregui, astrofisikaria, Produkzio eta Pedagogiako arduraduna, Iruñeko Planetarioa.

19:00 Kontzertua: ERRAMUN MARTIKORENA, Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekuan.

 

21:00 PERTSEIDEN BEHAKETA

San Miguel elizaren hondakinen inguruan. Iruñeko Planetarioak eta Astronavarra elkarteak antolatua.

 

  • Abuztuak 11, igandea: ADIMEN ARTIFIZIALA GURE BIZITZETAN


10:00 Adimen Artifiziala: beste begi klinikoa

Senén Barro Ameneiro, Konputazio zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Santiago de Compostelako Unibrtsitatea (USC); CiTIUSeko zuzendari zientifikoa (Centro Singular de Investigación en Tecnoloxías Intelixentes).

11:00 Adimen artifizialak minbiziaren tratamendua hobetu dezake?

Hugo Arasanz, onkologoa, Osasun Zientzietako doktorea, ikerketa klinikoan espezialista, Navarrabiomed, Miguel Servet Fundazioa.

12:00 Adimen Artifiziala Klima Aldaketara Egokitzeko Lur Sistemaren Behaketaren aliatu gisa

Pello Oria, meteorologoa.

------

16:30 24 Emakumeak zientzia, arte eta letretan - Erakusketaren inguruko solasaldia Jakiundeko honako akademikoekin: Nora Alonso (enpresaria), Maite Apezteguía (arkitektoa), Mariasun Landa (idazlea), Maria Teresa Telleria (ad honorem ikerketa-irakaslea, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoa, CSIC).

18:00 Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera, Esther Leza Uxueko matestraren eskutik.

19:00 La chanson nouvelle, Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekuan.

 

  • Abuztuak 12, astelehena: ADIMEN ARTIFIZIALA ETA ETIKA

10:00 Adimen artifiziala eta demokrazia

Daniel Innerarity, UPV/EHUko Filosofia politikoko katedraduna, Ikerbasque ikertzailea eta Gobernantza Demokratikoko Institutuko zuzendaria; Jakiundeko kidea.

11:00 Adimen Artifizialaren Europako Araudi berria, zelaiari ateak jarriz? "

Itziar Alkorta, UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra eta UIK-Udako Ikastaroen zuzendaria; Jakiundeko kidea.

12:00 Solasaldia: Daniel Innerarity, Itziar Alkorta, eta Sergio García (UPNA/NUPeko Soziologia eta Gizarte Lana saileko irakaslea).

13:00 Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera, Esther Leza Uxueko matestraren eskutik.

------

17:00 Laburmetraia: Makinen gerra,  Karlos Alastruey zuzendariak aurkeztua.

18:00 Solasaldia: Karlos Alastruey (Zinegilea eta UPNA/NUPeko Ingeniaritza saileko irakasle titularra), Fernando Ustarroz (laburmetraiko aktorea), Ignacio Sánchez de la Yncera (Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa) eta Sergio García (UPNA/NUPeko Soziologia eta Gizarte Lana saileko irakaslea).

19:00 IKASTAROAREN AMAIERA

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean