Arizkorreta García, Andrés
Hautetsitako kide osoak
Ekonomista
Andrés Arizkorreta García (Donostia, 1956). Ekonomian lizentziaduna, Deustuko Merkataritza Unibertsitatean.
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA -CAF- enpresan sartu zen, 1980an. Enpresa horretan jardun du profesional gisa ardura-postu ugaritan, eta 2006 eta 2021eko iraila artean, konpainiako kontseilari ordezkaria izan zen. Konpainiako presidente izendatu zuten 2015ean.
Hainbat erakundetako kide da, hala nola, Euskal Enpresarien Zirkuluko zuzendaritza Batzordeko lehendakariordea da, Donostia International Physics Center Fundazioaren Patronatuko eta Ikasketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroko (CEIT) Kontseilu Estrategikoko kide da, eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuko eta Deusto Business School zentroko kontseilari ere bai.
Halaber, Kudeaketako Ezagutzaren Klusterreko presidente izan da (1996-2001); Goi Zuzendaritzako eta Enpresetako Hobekuntza Zentroko irakasle (1998-2002), eta Adegiko eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboetako kide.
Andres Arizkorreta Jakiundeko kide hautetsi osoa da.