Atxa uribe, vicente - Jakiunde

Atxa uribe, vicente

Karguagatiko kide osoak

Mondragon Unibertsitateko errektorea

Atxa uribe, vicente

Vicente Atxa Uribe (Oñati, 1965). Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa egin zuen eta Goi Mailako Ingeniaritza Elektronikoa Bartzelonako Lull Unibertsitateko La Salle Ingeniaritza Eskolan. Halaber, Elektronika eta Komunikazio Doktorego titulua atera zuen Erresuma Batuko Staffordshire-ko Unibertsitatean eta MBA Executive Masterra ere egin zuen Mondragon Unibertsitatean.

1987 eta 1989 bitartean, Ulma Packaging-en I+G Teknikari lanetan aritu zen eta 1989an Robin Sinar Laser enpresan (Hanburgo - Alemania) ere I+G Teknikari gisa jarraitu zuen. Ondoren, Erresuma Batuko Staffordshire Unibertsitatean Komunikazioetako Irakasle Laguntzaile lanetan jardun zuen.

1993an Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko Elektronika Departamentuan irakasle hasi zen, bere ibilbidea profesionala bi ardatzetan jorratuz; irakaskuntzan, batetik, eta seinale eta komunikazioen teoriari lotutako teknologia-ikerkuntza eta berrikuntzako proiektuetan parte hartuz, bestetik.

2007an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Zuzendari Nagusi izendatu zuten 2015eko urtarrilera arte; data honetatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Errektore da.

http://www.mondragon.edu/es

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean