Castells Arteche, José Manuel - Jakiunde

Castells Arteche, José Manuel

Gipuzkoa

Legelaria (Administrazio Zuzenbidea)

Castells Arteche, José Manuel

José Manuel Castells Arteche (Bilbo, 1943 - Donostia 2024). Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eskuratu zuen Zuzenbidean doktoretza (Sari Berezia). Administrazio Zuzenbidean katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), bertan irakasle izan zen Zuzenbide Fakultatean.

Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko lehendakari izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Estatutuko Ebazpen Batzordeko kide izendatu zuen. Gipuzkoako Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeko kide,eta Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide Saileko lehendakaria, eta erakundeko lehendakariorde izan zen.

Era berean, Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkariaren zuzendaria, eta Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren Monografiko Juridikoen Bildumaren zuzendaria izan zen. Halaber, hainbat aldizkaritako erredakzio-kontseiluko kide izateaz gain, McGraw-Hill argitaletxeko Administrazio Zuzenbide saileko kide izan zen.

Honako kargu hauek izan zituen, besteak beste: Ebazpen Batzordeko kide, EHUko idazkari nagusi, Donostiako Zuzenbide Fakultateko dekano, Gipuzkoako lehen Foru Aldundi demokratikoko diputatu, Eusko Kontseilu Nagusiko Herri Administrazioko zuzendari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bultzatzaile; gainera, informatzaile izan zen beste hauetan: Senatuaren konstituzio-erreformaren gaian; segurtasun publikoaren gaian, Diputatuen Kongresuan, eta Eusko Legebiltzarreko Autogobernuko Batzorde Berezian.

Jakiundeko kide hautetsi osoa hautatu zuten 2012an.

Bere lagunen hileta-oharra Diario Vasco egunkarian, horien artean Gurutz Jauregi Jakiundeko kidea.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean