Colmenero de León, Juan - Jakiunde

Colmenero de León, Juan

Hautetsitako kide osoak

Fisikaria (Materia kondentsatua)

Colmenero de León, Juan

Juan Colmenero de León (Madrid, 1951). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna eta Polimeroak eta Solido ez Kristalinoak Ikerketa Taldearen burua. Gaur egun, Donostia International Physics Center Fundazioko lehendakariordea da.

Materia Kondentsatuaren Fisikan lizentziaduna, eta Zientzia Fisikoetan doktore, Nafarroako Unibertsitatean. 1982n, EHUko Materialen Fisika Sailera heldu zen, eta berak zuzendu zuen 1989tik 1999ra. Irakasle gonbidatu izan zen, 1995 eta 1998 bitartean, Alemaniako Institut für Festkörperforschung (IFF) eta Forschungszentrum Jülich (Alemania).

Batzorde zientifiko ugaritan hartu du parte; honako hauetan, besteak beste: Europako Espalazio Iturria (EEI); Laue-Langevin Institutua (LLI), Grenoble (Francia), eta Jülich Centre for Neutrons Science (JCNS), Jülich, (Alemania). Honako nazioarteko aldizkari hauetako argitalpen-batzordean dago: Journal of Polymer Science B: Polymer Physics eta Colloid & Polymer Science.

Materia kondentsatuaren fisikaren eta material aurreratuen zientziaren arteko faseartean garatu du bere karrera zientifikoa, eta honako alderdi hauek landu ditu, besteak beste: solido ez-kristalinoen fisika, material polimerikoak, materia kondentsatu biguna (soft matter), bio-polimeroak eta material nanoegituratuak.

350 artikulutik gora argitaratu ditu; 60 hitzaldi baino gehiago eman; liburu baten egilekide da, eta beste biren argitaratzailekide.

Honako hauek jaso ditu, besteak beste: Xabier Munibe Saria (1998), Euskadi Ikerketa Saria, Zientzian eta Teknologian (2000), Espainiako Fisikako Errege Elkartearen Domina (2003), eta European Neutron Scattering Association (ENSA) erakundeko Walter Hälg 2017 sariduna.

http://www.euskonews.com/0244zbk/elkar_es.html

http://www.sc.ehu.es/sqwpolim/pol_group.html

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean