Damborenea González, Juan José - Jakiunde

Damborenea González, Juan José

Kide urgazleak

Kimikaria (Metalurgia)

Damborenea González, Juan José

Juan José de Damborenea González (Bilbao, 1958). Kimika Zientzietan lizentziaduna (Metalurgiako espezialitatean) Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1980); Soldaduran diplomaduna (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa, Madril 1985). Kimika Zientzietan doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatean, 1985. Ikerketako irakaslea CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean.

Doktoratu ondoko bekaduna (1988) eta “Academic Visitor” izan da Imperial Collage London erakundean, ikertzaile bisitari berezia UNICAMP Universidade Estadual de Campinas unibertsitatean, eta irakasle gonbidatua Universidad de Oriente unibertsitatean (Kubako Santiago). Bere ikerketa-karreran zehar, hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu Europako hainbat zentrotan, Polonian, Frantzian eta Erresuma Batuan, eta eskolak eman ditu hainbat unibertsitatetan.

CENIMeko Korrosio eta Babes Departamentuko burua (1996-2008). 2007-2008 aldian Revista de Metalurgia aldizkariko zuzendaria izan zen. CSICeko Materialen Arloko Batzordeko kidea (2006-2008). 2008an CSICeko Arlo Zientifiko-Teknikoen presidenteordearen ondoko izendatu zuten, eta 2012ra arte jarraitu zuen kargu horretan. Aldi horretan, CSICeko Emakume eta Zientzia Batzordeko kidea ere izan zen. 2018az geroztik, L'Oréal-Unesco programaren “Men For Women in Science” Zientifikoen Ligako kidea da.

Federation of European Materials Societies federazioko Executive Officer izan da (2009-2014), eta, gaur egun, SOCIEMAT Sociedad Española de Materiales erakundeko presidentea da.

1982az geroztik, material metalikoen Korrosio eta Babesaren eremuan zentratu da haren jarduera zientifikoa. Estatuko zein Europako ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu du, betiere korrosio-fenomenoekin eta materialak azaletik aldatzeko —giro agresiboetan haien erresistentzia hobetzearren— teknikekin loturik. Horrez gain, berrehun ikerlan ingururen egilekidea da, baita estatuko eta nazioarteko kongresuetarako hainbat ponentziaren egilekidea ere, betiere material metalikoen korrosioaren eta babesaren eremuan.

Juan José Damborenea Jakiundeko kide da 2022ko azaroaren 18az geroztik.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean