Del Valle Murga, Mª Teresa - Jakiunde

Del Valle Murga, Mª Teresa

Hautetsitako kide osoak

Antropologo soziala

Del Valle Murga, Mª Teresa

eresa del Valle (Donostia, 1937) Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologiako katedradun emeritua da 2007az geroztik, eta kolaboratzaile akademikoa 2012az geroztik. EHUren lehen Antropologia Katedra lortu zuen 1988an.

Historia-ikasketak egin zituen AEBetan: BA Saint Mary College, 1966; MA (Historia) Saint Louis University, 1969; MA (Antropologia) University of Hawaii, 1974; eta Antropologian doktoratu zen unibertsitate horretan bertan 1978an. Ondoren, Geografia eta Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean (1980) eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen 1981ean.

Ikerketa-lana 1970-1972an hasi zuen, Guameko Unibertsitatean, eta 1974-1978 artean, berriz, Hawaiiko Unibertsitatean. Azken horretan, beka bat izan zuen EAST-WEST Centerren, doktoregoa egiteko, eta landa-lanak Mikronesia izan zuen hizpide. 1979an AEBetatik bueltatu zen, eta irakaskuntza- eta ikerkuntza-esperientziari ekin zion EHUn. Urte horretan, ez zen existitzen Antropologia Soziala EHUn, eta orduko Donostiako Filosofia Fakultate gaztearen bigarren urtean, aipatu gaia emateko kontratatu zen lehen pertsona izan zen.

Harrezkero, diziplina ezartzeko eta finkatzeko lan handia egin du, eta Antropologia Feministaren berezko arlo eta metodologien aurrerapenean zentratu da. Hala, 1984an, arlo horretako lehen doktorego-ikastaroa –«Sexu-bereizkuntza eta -hierarkizazioa–» eman zuen. 

Haren ikerketa-ildoak ondokoak dira: kritika feminista gizarte-antropologian; hiri-antropologia; antropologia politikoa; memoriaren etnografia; metodologia kualitatiboak.

9 liburu idatzi ditu, 4 argitaratu eta 3 beste batzuekin batera idatzi. Gainera, hainbat argitalpenetan parte hartu du; horien artean   berak zuzendu zuen «Mujer vasca. Imagen y realidad» nabarmentzen da (Bartzelona: Anthropos, 1985), euskal testuinguruko antropologia feministaren abiapuntutzat hartzen baita.

Teresa del Valle European Association of Social Anthropologists (EASA, 1989) sortu zuten taldeko kidea da, eta talde horretako lehen presidenteordea izan zen. Horrez gain, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako presidenteordea izan zen (2006-2010).

2010ean, Emakunde Saria jaso zuen.

http://www.eitb.eus/es/audios/detalle/831504/entrevista-teresa-valle-catedratica-upv/

http://www.euskonews.com/0353zbk/elkar_es.html 

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean