Echaide Itarte, Ana Mª
Hautetsitako kide osoak
Hizkuntzalaria
Ana María Echaide Itarte (Donostia, 1936). Filologia Erromanikoan lizentziaduna (Bartzelona, 1959), eta doktorea (1967); Gaztelaniako irakasle laguntzaile eta irakaslearen ondoko, Nafarroako Unibertsitatean, 1964 eta 1970 bitartean, eta Euskara irakasle, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedran (1964-1970). Lehiaketa bidez, Gaztelaniako irakasle agregatu plaza eskuratu zuen Santiagoko Unibertsitatean (1970-1975). Berriro Nafarroako Unibertsitatera itzulirik, Gaztelaniako eta Euskal Hizkuntzalaritzako ikastaroak ematen ditu Filologia Hispanikoa espezialitatean. 1981ean, EHUko Hizkuntzalaritza Orokorreko Katedra eskuratu zuen lehiaketa bidez. Han aritu zen aldi labur batez, eta Iruñera itzuli gero.
Iruñeko bere bigarren aldian (1975-2002), Gaztelania, Hizkuntzalaritza Orokorra eta Euskal Hizkuntzalaritza irakatsi zituen, eta doktoretza-ikastaro batzuk eman. Hizkuntzalaritza Espainiarreko eta Euskal Hizkuntzalaritzako doktore-tesi batzuk zuzentzen ditu; baita lizentziaturako, masterreko eta ikerketa-lanetako tesiak ere. 1994an, fakultate ugaritako ikasleek parte hartu zuten Euskal Ikasketen Diploma abiarazi eta zuzendu zuen. 2002an, Katedradun Emeritu izendatu zuten.
Euskaltzain urgazle da 1982tik. Euskararen Nafar Kontseiluko kide (1996-1998). Iruñeko Udaleko Batzorde Teknikoko kide (1997). Colegio de Navarra Fundazioko kide, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa (1998-2002). Euskaltzaindiko Ohorezko Kide izendatu dute.
elkarrizketa euskonews