Esteban Galarza, Mª Jesús - Jakiunde

Esteban Galarza, Mª Jesús

Hautetsitako kide osoak

Matematikaria

Esteban Galarza, Mª Jesús

Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1981).

Gaur egun, irakasle da Frantziako Paris-Dauphine Unibersitatean. International Council for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) erakundeko presidentea da, 2015-2019 eperako, bai eta Basque Center for Applied Mathematics erakundeko batzorde zientifikokoa ere; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia, Ikerketa eta Berrikuntzaren Aholku Batzorde Zientifikoko kidea da, Centre National de la Reserche Scientifique (CNRS) erakundeko batzorde zientifikokoa, eta Zientzien Europako Akademiakoa. Société de Mathématiques Appliquées et Industrielles (SMAI) erakundeko presidentea izan da, Matematiken ERCko Advanced Grants paneleko presidentea, eta European Mathematics Society (EMS) zein European Science Foundation erakundeek sustaturiko «A Forward Look on Mathematics» proiektuaren koordinatzailea. Egun, EMSko Matematika Aplikatuaren Komiteko presidentea da. Horrez gain, Abel sarien hautaketa-komiteko kidea da (Abel sariak matematiken arloko Nobel sarien gisakoak dira, nolabait).

Jasotako ohoreen artean: Frantziako Chevalière de l'Ordre National du Mérite (2012), CAF-Elhuyar Merezimendu Saria (2017), SIAM-Society for Industrial and Applied Mathematics erakundeak emandako SIAM saria (2019) eta Frantziako Akademiako Jacques-Louis Lions saria (2019). Bestalde Doctor Honoris Causa izendapena du Euskal Herriko Unibertsitatean (2016),  Valentziako Unibertsitatean (2017) eta Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean (2019). Horrez gain, London Mathematical Societyko ohorezko kidea da eta Academia Europaeko kidea.

Bere ikerketak fisika eta kimika kuantikoaren esparruko modelizazio matematikoa du ardatz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria da, bai eta Paris-Dauhpine unibertsitateko Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE) zentroko Matematiken Sailekoa ere, Paris VI unibertsitatean CNRSko ikerketa-faseari ekin ostean.


https://www.youtube.com/watch?v=wPN1_syooeE
http://www.rsme.es/content/view/1272/101/

https://www.ceremade.dauphine.fr/~esteban/

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean