Ijurra Fernández, Igor - Jakiunde

Ijurra Fernández, Igor

Kide urgazleak

Abesbatzako zuzendaria

Ijurra Fernández, Igor

Igor Ijurra Fernández (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1973) Abesbatza Zuzendaritzako goi-mailako tituluduna da MUSIKENE Euskadiko Goi Mailako Musika Eskolan, eta Kantu eta Solfeoko titulua eskuratu zuen Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Zuzenbidean lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean.

2005etik Iruñeko Orfeoiko zuzendari titularra izan da, eta toki pribilegiatuan jarri du nazioartean: New Yorkeko Carnegie Hall antzokian (2010) eta Londresko PROMS kontzertu sortan (2015) jardun duen Espainiako lehen abesbatza izan da Iruñeko Orfeoia eta, horrez gain, nazioarteko orkestra onenetako batzuekin batera aritu da (New York Philarmonic, Londresko Philarmonia Orchestra, London Philharmonic, BBC Philarmonic, Marinsky Orchestra...) itzal handiko zuzendarien gidaritzapean (Juanjo Mena, Valery Gergiev, Rafael Frühbeck de Burgos, Vladimir Jurowski, Esa-Pekka Salonen, Gianandrea Noseda,Yuri Temirkanov...).

Garrantzi berezia du Fura dels Baus taldearekin batera egindako Carmina Buranaren ekoizpeneko bere musika-zuzendaritzak. Hainbat taldek sarri gonbidatzen dute, hala nola RTVEko Abesbatzak, Espainiako Abesbatza Nazionalak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Málagako Orkestra Filarmonikoak.

Zuzendaritza-ikastaroak, musika-tailerrak zein hitzaldiak ematen ditu, eta abesbatza-lehiaketetan epaimahaikide aritzeko ere gonbidatzen dute. Hego Euskal Herriko autoreen konposizioak sarri estreinatzen eta interpretatzen ditu, eta Lorenzo Ondarra konpositorearen lana ezagutarazten du.

Abesbatza Elkarteen Espainiako Konfederazioak (COACE) ematen duen Urrezko Diapasoia saria eskuratu zuen 2014an abesbatza-musikari egindako ekarpenagatik.

Igor Ijurra 2019ko azaroare 8an hautatu zuten JAKIUDEko jakitun urgazle. Aldez aurretik, kide urgazle gazte izan zen (2016-2019).

igorijurra.com

http://www.orfeonpamplones.com/es/orfeon/coro

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean