Jáuregui Bereciartu, Gurutz
Hautetsitako kide osoak
Legelaria (Konstituzio zuzenbidea)
Gurutz Jáuregi Bereciartu (Urretxu, 1946). Zuzenbide Konstituzionaleko katedradun emeritua da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreorde izan da; Zuzenbide Fakultateko dekano, eta Zuzenbide Konstituzional eta Administratibo Saileko zuzendaria.
Irakasle bisitaria izan da Europako unibertsitate batzuetan: Oxford (Erresuma Batua), Consiglio Nazionale delle Recerche (Erroma); AEBn (Reno eta Puerto Rico), eta Latinoamerikan (Dominikar Errepublika, Bolivia, Peru, Txile, Brasil, Mexiko). NBEren (UNRISD) aholkulari zientifiko ere izan da.
Hamalau liburu idatzi ditu bakarka; berrogeita hamar liburu baino gehiagoren argitalpena zuzendu edo partekatu du, eta hogeita hamar artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, ingelesez, frantsesez, italieraz edo alemanez.
Besteak beste, ondoko sari hauek jaso ditu: Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza eta Gizarte Zientzien Saria (2003); Euskadi Ikerketa Saria (2004), Giza eta Gizarte Zientzien Alorrean, Eusko Jaurlaritzak emanda; Ana Frank Saria (1995), Giza Eskubideen eta Bakearen Kulturaren Defentsagatik, eta El Correo Kazetaritza-saria (1998).
Halaber, finalista izan da hauetan: Anagrama Saiakera Sarian (1994); Kultura Ministerioak ematen duen Saiakera Sari Nazionalean (1995 eta 1997), eta Jovellanos Nazioarteko Saiakera Sarian (2000).