Lafuente López, Julio - Jakiunde

Lafuente López, Julio

Ohorezko kideak

Matematikaria

Lafuente López, Julio

Julio Lafuente López (Zuera, 1951). Matematikan lizentziaduna eta doktore, Zaragozako Unibertsitatean. Irakasle izan zen han, 1973tik 1989ra. 1989an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu zen, Aljebrako katedradun gisa. NUPeko errektore izan da 2007-2015 artean.

Hainbat ikerketa-lanen egilea. Haien emaitza batzuk gaiari buruzko testu kanonikoetan bilduta ageri dira, hala nola Finite Soluble Groups-en (Doerk eta Hawkes) eta Classes of Finite Groups-en (Ballester-Bolinches eta Ezquerro). Honako hauek ditu ikerketa-lerro nagusiak: multzo finituak; multzo motak; multzo primitiboak; multzoen adierazpideak eta kohomologia, eta kodeak.

Bi urtez, Jarduera Ikertzailearen Batzorde Nazional Ebaluatzaileko (CNEAI) kide izan da, Matematikako eta Fisikako arlo zientifikoan. 1988tik aurrera, diruz lagundutako zazpi ikerketa-proiekturen ikertzaile arduradun izan da; proiektuotako bostek Hezkuntza Ministeriotik zuten laguntza.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko hainbat titulaziotan honako materia hauek irakatsi ditu: Aljebra; Aljebra eta Kalkuluaren Gehipena; Kodeak eta Kriptografia, eta Informazioaren eta Kodetzearen Teoria.

Gainera, kargu hauek izan ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan: Ikerketa presidenteorde, Batzorde Kudeatzailean; Matematika eta Informatika Saileko zuzendari; Ikerketa errektoreorde; Irakasleen eta Ikasketen Antolamendurako errektoreorde, eta Sarbide Proben koordinatzaile nagusi.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean