Larrañaga Múgica, Pedro
Kide urgazleak
Matematikaria
Pedro Larrañaga Konputazio Zientzietan eta Adimen Artifizialean katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta Computational Intelligence Group taldearen zuzendarikidea da bertan. Matematikan lizentziaduna da (Estatistikaren adarrean) Valladolideko Unibertsitatean, eta Konputazio Zientzietan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (aparteko saria). Eredu grafiko probabilistikoak, optimizazio-heuristikoak eta ikaskuntza automatikoko ereduak interesatzen zaizkio batik bat, mundu errealean aplikatzeko aukerekin bioinformatikaren, neurozientziaren eta 4.0 industriaren domeinuetan. 200 lanetik gora argitaratu ditu inpaktu-faktorea duten aldizkarietan, eta 30 doktorego-tesi baino gehiago gainbegiratu ditu.
Informatika Plan Nazionala zuzendu zuen 2007-2010 aldian, eta CNEAIko kidea izan zen 2009-2010 aldian. 2019an, Adimen Artifizialeko Espainiako Estrategiaren elaborazioan parte hartu zuen, Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioarentzat. 2012az geroztik European Association for Artificial Intelligence elkarteko kide hautatua da, baita Europako Akademiako eta Asia-Pacific Artificial Intelligence Association elkarteko kide hautatua ere, 2018tik eta 2021etik, hurrenez hurren. Hainbat sari jaso ditu bere ikerlanengatik: Konputazioaren Zientzietako Aritmel Sari Nazionala 2013an, Adimen Artifizialerako Espainiako Elkartearen Saria 2018an, eta Amity Research Award in Machine Learning Saria New Delhin, 2020an. ELLIS Madrid Unitatea zuzentzen du, Madrilgo sei unibertsitate publikoetako ikaskuntza automatikoaren alorreko ikertzaile gailenez osatutako unitatea, alegia.
Pedro Larrañaga Jakiundeko kide urgazle hautatua izan zen 2022ko azaroaren 18an.