Mecerreyes Molero, David - Jakiunde

Mecerreyes Molero, David

Kide urgazleak

Kimikaria

Mecerreyes Molero, David

David Mecerreyes Molero Kimikan lizentziatua (UPV/EHU, 1994) eta Zientzietan doktorea (Liejako Unibertsitatea, Belgika, 1998) da. Doktorego osteko egonaldiak egin zituen IBM Almaden-en eta Stanfordeko Unibertsitatean (2000), eta CIDETEC-en sartu zen gero, Ramón y Cajal ikerlari gisa. 2011n, POLYMAT institutuan (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) sartu zen Ikerbasque ikerketa-irakasle. Egun, polimero berritzaileen taldeko arduraduna da, eta POLYMATen zuzendariorde zientifikoa.

Mecerreyes irakaslearen intereseko ikerketa arloak hauek dira: likido ionikoen sintesia eta horiek polimeroetan aplikatzea, bateriatarako polimeroak eta bioelektronikarako polimeroak. Hogei urtetik gorako eskarmentua du ikerketan, eta 300 zientzia artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Bere ikerketa lanen alderdi garrantzitsu bat material polimerikoen aplikazioan lankidetza mentalitatea erabiltzean datza (estatuko eta atzerriko hogei instituzio baino gehiagoz osatutako sarea).

Bere ardurapeko polimero berritzaileen taldea honela dago osatuta (http://www.polymat.eu/en/groups/innovative-polymersgroup): lau ikerlari nagusi, hamabi doktorego osteko ikerlari, hamabost doktorego-ikasle eta hiru master-ikasle. Taldeak urtean 35 artikulu baino gehiago ematen ditu argitara polimeroen kimikako aldizkari erreferenteetan (ACS Macroletters, Macromolecules, Polymer, Polymer Chemistry) zein materialei eta kimika orokorrari buruzkoetan (Journal of American Chemical Society, Journal of Materials Chemistry, ChemSusChem, Green Chemistry, Advanced Materials, Nature Communications). Azken zortzi urteetan, taldeak zazpi milioi euroko baino gehiagoko finantziazioa eskuratu ditu Europako proiektuen bitartez. Azken urteetan, gainera, taldeak bost patente sortu ditu, eta horietatik, spin-off enpresa bat sortuko da 2020an. (https://www.innobasque.eus/es/article/727/46-2-cientificos-vascosimprescindibles/#.WVOYVjMryjg).

David Mecerreyes Jakiundeko kide urgazle hautatu zuten 2019ko azaroaren 8an.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean