Monreal Zia, Gregorio
Jakitun emerituak
Legelaria (Zuzenbidearen historia)
Gregorio Monreal Zia (Etaiu, 1942). Zuzenbidean lizentziaduna eta Ekonomian diplomaduna, Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbidean doktore, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
Unibertsitate ugaritan izan da irakasle: Deustuko Unibertsitatean (1967-1968/1971-1972); Valladolideko Unibertsitatean (1972-1976); Extremadurako Unibertsitatean (1976-1977); Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1977-1978); Euskal Herriko Unibertsitatean (1978-1995), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 1995etik. Visiting scholar, Renoko eta Berkeleyko unibertsitateetan (1985-1986); irakasle gonbidatu, Université de Paris XII delakoan, 1993tik urtero; William A. Douglass Distinguished Fellowship, Center for Basque Studies, 2005-2006 ikasturtea.
Eusko Ikaskuntzako presidentea (1992-1996); Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkariaren, RIEV, zuzendaria (1997-2005); Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko zuzendari zientifikoa, 2003tik.
EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde (1979-1980); aipatu unibertsitateko errektore (1981-1984/1984-1985).
Baditu eginak berrogeita hamar bat argitalpen: Euskal Herriko iturri eta erakunde historiko-juridikoez; foraltasunaren krisiaz; euskal pentsamendu politiko tradizionalaren historiaz, eta unibertsitate-erakundearen iraganeko eta oraingo arazoez, Euskal Herrian bereziki.
Kide osoa da honako hauetan: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Société d Histoire du Droit, Association Française des Historiens des Idées Politiques eta Espainiako Zuzenbidearen Historiaren Urtekariko Erredakzio Kontseilua; Iura Vasconiae aldizkariko zuzendaria, halaber.
Gipuzkoako senatari izan zen Legealdi Konstituziogilean (1977-1978); Euskal Parlamentarien Biltzarreko Negoziazio Batzordeko kide (1977), eta Gernikako Estatutuaren idazketa batzordeko kide (1978).
Monreal jauna Euskadi Saria (2013) eta jabe Nafarroako Carlos III. Noblearen Gurutzearen jabe da (2016).
Elkarrizketa Euskonews