Olalde Marquínez, Iñigo - Jakiunde

Olalde Marquínez, Iñigo

Kide urgazle gazteak

Biologoa

Olalde Marquínez, Iñigo

Iñigo Olalde Marquínez (Vitoria-Gasteiz, 1987) Biologian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Paleogenomikan doktorea (2016) Pompeu Fabra Unibertsitatean. Doktoratu ondoko ikertzaile izan zen David Reich doktorearen taldean Harvardeko Unibertsitatean eta "La Caixa" Junior Leader, berriz, Biologia Ebolutiboko Institutuan (CSIC-UPF). 2021ean Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, Ramón y Cajal ikertzaile eta Ikerbasque-ko Research Fellow gisa.

Haren ikerketa-lerro nagusiak, dira, batetik, DNAren errekuperazioa eta analisia antzinako giza hondarretatik abiatuta, Holozenoan Europako kontinentean gertatutako aldaketa demografikoak aztertzeko helburuarekin, eta, bestetik, iraganeko gizarteen antolamendu sozialaren bilakaera.

Nazioarteko inpaktu handiko aldizkarietan argitaratu dituzte bere ikerlanak, besteak beste, 4 artikulu Nature eta Science aldizkarietan lehen egile gisa. Horrez gain, Nature eta PLOS One argitalpenetarako berrikusle-lanetan dihardu, eta ponente gonbidatu gisa parte hartu du nazioarteko konferentzietan.

Ohiko kolaboratzailea da EITBko "La Mecánica del Caracol" dibulgazio-programan, eta hainbat dibulgazio-hitzaldi eta udako ikastaro eman ditu.

2022ko azaroaren 18an Iñigo Olalde Jakiundeko kide urgazle gazte hautatu zuten.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean