Santesteban Insausti, Mikel - Jakiunde

Santesteban Insausti, Mikel

Kide urgazle gazte ohiak

Hizkuntzalaria

Santesteban Insausti, Mikel

Mikel Santesteban Insausti (Barañain, 1977) . Ramón y Cajal ikerlaria Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Gogo Elebiduna ikertaldeko kidea.

Doktorea Universitat de Barcelonan (Ciència Cognitiva i Llenguatge doktorego programa; 2006ko uztaila),  Lexical representation and selection in bilingual speech production tesiarekin (tesi zuzendaria: Albert Costa). Ikerlan honetan hiztun elebidunek hizkuntza aukeraketa egiterakoan zein mekanismo kognitibo erabiltzen duten aztertu zuen, eta emaitzak nazioarteko aldizkarietan argitaratu zituen.

University of Edinburghen (2007-2010) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (2010tik orain arte) ikerlari moduan egin du lan, eta 2014an Ramón y Cajal ikerlari lanpostua lortu zuen. Psikolinguistika arloan egiten du lan, eta bere ikerketa-ildo nagusia elebitasuna eta hizkuntzaren ekoizpenean eta ulermenean parte hartzen duten mekanismo kognitiboak ikertzea da. 

Europar Batasunak eta Espainiako erakundeek finantzatutako ikerketa proiektuak zuzendu ditu, eta beste hainbat proiektuetan hartu du parte.

Nazioarteko mailako aldizkarietan argitaratu ditu bere ikerlanen emaitzak: Journal of Memory and Language; Language, Cognition and Neuroscience; Bilingualism: Language and Cognition; Brain and Language, besteak beste. Nazioarteko hainbat aldizkarietarako zein ebaluazio-agentzietarako ikuskatzaile lanak egiten ditu. 

Mikel Santesteban Insausti JAKIUNDEko kide urgazle gaztea izan zen 2016ko azarotik 2022ko abendura.

http://www.ehu.eus/HEB/mikel_santesteban/?lang=es

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean