Itziar Lakari LK-EI Sari emate ekitaldia

Itziar Laka, UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Saileko katedraduna, Gogo elebiduna ikerketa-taldeko zuzendariak, Eusko Ikaskuntza-Laborak Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Laboral Kutxa-Eusko Ikaskuntza saria jaso zuen uztailaren 19an, Azkuna Zentroan Bilbon, Adolfo Plaza eta Ana Urkiza, hurrenez hurren, LK-ko eta Eusko Ikaskuntzako lehendakarien eskutik.

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan izan zen Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilaria.

Bere lan akademiko eta iktertzailearekin batera, Itziar Lakak lan garrantzitsua egiten du zientzia eta kultura zientifikoa zabaltzen. Horrela, epaimahaiak nabarmendu du Jakiundeko kideak "ebidentzia zientifikoz baztertu dituela elebitasunaren inguruan egon diren mito batzuk, euskarari ez ezik hizkuntzalaritzari ere ekarpen argia eginez."

Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Juan Ignacio Perez, Jakiundeko lehendakari ohia eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua, eta Roldan Jimeno,  Jakiundeko kide urgazle eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusia (argazkian biak Itziar Lakarekin batera).

Albistea Eusko Ikaskuntzaren webean


Berri gehiago

Azaroa Jakiunde 2023 egutegian: Teresa Catalán

Urtarrila Jakiunde 2024 egutegian: Gurutz Jáuregui

Uztaila Jakiunde 2024 egutegian: Nekane Balluerka

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean