Abuztua Jakiunde 2024 egutegian: Juan Pablo Fusi

Juan Pablo Fusi historialaria da 2024ko Jakiunde egutegiko abuztuko protagonista.

Donostian jaioa 1945ean, nazionalismoa eta demokrazia dira historialari gisa gehien kezkatu duten funtsezko gaiak. Egutegiko bideo laburrean adierazten duen moduan, historiaren eginkizuna ulertzea da, bere hitzetan: "Zer garen ez dakigu, garena izatera nola iritsi garen jakin ez badakigu."

Juan Pablo Fusi Historia Garaikideko katedradun emeritua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1988). Aurretik katedradun izan zen Kantabriako Unibertsitatean (1982-1986) eta UPV/EHUn (1986-1988). Oxforden ikasi zuen Raymond Carr irakaslearekin. 1976 eta 1980 bitartean, unibertsitate horretako St. Antony's College-eko Iberiar Ikasketen Zentroko zuzendaria izan zen. Historian doktorea, Oxfordeko Unibertsitatean (1974) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1979).

Espainiaren gaur egungo historia landu du nagusiki, eta Euskal Herriarena, bereziki. Idatzi dituen liburuen artean: "España de la dictadura a la democracia" (Raymond Carr-ekin, 1979); "El País Vasco. Pluralismo y nacionalidad" (1983); "Franco, autoritarismo y poder personal" (1985); "España 1808-1996. El desafío de la modernidad" (Jordi Palafox-ekin, 1997); "España, la evolución de la identidad nacional" (1999); "Un siglo de España. La cultura" (2000); "La patria lejana. El nacionalismo en el siglo XX" (2003), eta "Identidades proscritas. El no nacionalismo en sociedades nacionalistas" (2006).

Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan da; halaber, Ortega y Gasset Unibertsitate Institutuko eta Ortega y Gasset Fundazioko zuzendari akademikoa. Honako sariak jaso ditu: Espainiako Ispilua Saria (1976); Saiakerako Europako Montaigne Saria (2001) eta Julián MaríasSaria (2008). Giza Zientzietan Honoris Causa Doktorea, New Yorkeko Unibertsitatean (1987), Historiako Errege Akademiako eta Jakiundeko kide da.


Erlazionatutako artxiboak


Berri gehiago

24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa Donostian

24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa, Bergaran

Calendario Jakiunde 2023

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean