Juan Ignacio Pérez Jakiundeko presidentea, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburua

Juan Ignacio Pérez Jakiundeko presidentea ZIentzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburu izendatu du Imanol Pradales, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari berriak. Jakiundeko kide osoa UPV/EHUko Fisiologia katedraduna da, eta unibertsitate bereko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria eta, 2020az geroztik, Academiako lehendakaria izan da.

Ekainaren 25ean sailburu kargua hartuz geroztik, Jakiundeko lehendakariorde eta Nafarroako Unibertsitateko Bromatologia eta Nutrizioko katedradun Iciar Astiasaranek ordezkatuko du jarduneko lehendakari modura. Udazkeneko Bilkuran hautatuko du Akademiak lehendakari berria, azaroaren 22an Arantzazun egingo duen batzarrean.


Berri gehiago

Alicia Alonso, reconocimiento Mujer Investigadora 2023

Daniel Innerarityk hiru Doctor Honoris Causa jaso ditu Argentinan

Maiatza Jakiunde 2024 egutegian: Jesus Altuna

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean