Iciar Astiasaran, Farmazian doktorea, Nafarroako Unibertsitateko Bromatologia eta Nutrizioko katedraduna, eta Nutrizioa Ikertzeko Zentroko zuzendaria da Jakiundeko jarduneko lehendakari berria, Juan Ignacio Pérez, aurreko lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburua izendatua izan eta gero.
Jakiundek udazkenean hautatuko ditu lehendakari eta Mahai (zuzendaritza talde) berriak, azaroaren 22an Arantzazun egingo duen Bilkuran, Juan Ignacio Pérezek lau urtez (2020-2024) gidatutako agintaldia eta gero.
Iciar Astiasaran Jakiundeko lehendakariorde izan da azken lau urtetan, eta Jakiundeko kide da Akademia 2007an Eusko Ikaskuntzaren baitan sortu zenetik; 2009az geroztik erakunde independenetea da Jakiunde.