Mariasun Landa omendua Iurretan

Mariasun Landa akademikoa omendu du Iurretako Udalak bere idazketaren inguruko saioak antolatuz.

Urtarrila osoan zehar bere lanak irakurri eta aztertu zituzten helduen eta gazteen irakurketa klubetan, haurrentzako ipuin kontaketa saioetan, ilustrazio-tailerretan, eta urtarrilaren 23an, idazleak berak parte hartu zuen mahai-inguruan.

Iurretako Udalak herriko webean adierazten duenez, herriko libutegiak 2017ko urrian eman zien abiada eskertza jardunaldiei, Joseba Sarrionandia herriko semea omenduz. Ondoren, Gloria Fuertes, Leire Bilbao, Astrid Lindgren, Joxantonio Ormazabal eta Lewis Carroll-ek hartu zuten txanda. 

2025ean berriz, Mariasun Landa, Euskal Literaturaren idazle handiaren lana ezagutarazi nahi izan du liburutegiak herritarren artean.


Berri gehiago

Gema Varona Biktimologiako Munduko Elkarteko lehendakari hautatu dute

Jakiunderen udaberriko Bilkura

Urtarrila Jakiunde 2024 egutegian: Gurutz Jáuregui

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean