Jakiunde Laboratorium-en 10. urteurrenean

Bergarako Laboratoriumek 10 urte ospatzen ditu 2025ean eta, hori dela eta, aurten egingo diren jarduerak aurkezteko ekitaldia egin zuen otsailaren 15ean.

Jakiundeko lehendakariordea, Juanjo Álvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak ekitaldian parte hartu zuen, Luis Elizegi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidentearekin, Iñaki Esparza UNEDeko Bergarako zentroko zuzendariarekin, Jon Mattin Matxain Kimika Fakultateko dekanoarekin, Ricardo Díez Muiño DIPCko zuzendariarekin eta Oihane Sainz Emakumeak Zientzian elkarteko ordezkariarekin, besteak beste.

Bergarako alkateak, Gorka Artolak eta Rosa Errazkinek, Laboratoriumeko koordinatzaileak, museoaren jatorria eta garrantzia azaldu zuten, orain dela 10 urte sortu baino lehen, Bergarako Errege Seminarioko tresna historiko baliotsuak berreskuratzeko egindako hamarkadetako ikerketa-lana azpimarratuz.


Jakiunde Laboratoriumen kolaboratzailea da gizartean kultura zientifikoa zabaltzen eta sustatzen. Elkarlan horretan, 2024ko martxoan, Akademiak antolatutako 24 Mujeres en las ciencias, artes y letras erakusketa ibiltaria museoko lorategietan izan zen ikusgai.


Berri gehiago

24 Emakume zientzia, arte eta letretan Hondarribian

HOTSAK/SONIDOS: Las Ideas Suenan en Donostia

Jakiunde Laboratorium-en 10. urteurrenean

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean