Javier Echeverría Jakiunde 2024 egutegiko iraileko protagonista da. Zientziaren filosofoa da eta, beste lan ospetsuen artean, gaurkotasun galdu ez duten Telépolis (1994), 1995eko Anagrama Saria, eta Los Señores del Aire: Telépolis y el Tercer Entorno (1999), 2000ko Saiakera Sari Nazionala jaso zuten saiakeren egilea da. Bere ustez, denbora badoa, eta ez du egutegirik...
Javier Echeverria Ezponda (Iruñea, 1948). Zientziaren Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea izan da Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Sailean atxikia, eta Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko (CSCI) Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna.
Honako arlo hauek ikertu ditu batez ere: zientziaren eta teknologiaren filosofia; zientziaren etika; zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanen azterketa, eta informazio- eta komunikazio-teknologia berriak. Bestalde, berrikuntza ere izan du aztergai 2006tik hona.
Argitaratu dituen liburuetatik honakoak nabarmendu daitezke: Telépolis (1994); Cosmopolitas Domésticos (1995); Los Señores del Aire: Telépolis y el Tercer Entorno (1999); Introducción a la Metodología de la Ciencia: la Filosofía de la Ciencia en el siglo XX (1999); Ciencia y Valores (2002); La revolución tecnocientífica (2003); Gobernar los riesgos: Ciencia y valores en la sociedad del riesgo (J. L. Luján-ekin elkarlanean egindako argitalpena, 2004); Ciencia del bien y el mal (2007), eta La Luz de la Luciérnaga: Diálogos de Innovación Social (Ander Gurrutxagarekin batera, 2012).
International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kide da, eta Sociedad Española Leibniz-eko presidenteorde ere bai.
Aipatutako 1995eko Saiakerako Anagrama Saria eta 2000ko Saiakera Sari Nazionalaz gain, 1997ko Euskadi Ikerketa Saria, Giza eta Gizarte Zientzietan, eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria (2016) jaso ditu.