Solasaldiak

KONTZERTUA: Don Pablo eta Don Julian hizketan

11/04/2024
Lekua: Nafarroako Artxibo Nagusia, Iruña-Pamplona


Jakiundek Don Pablo eta Don Julian hizketan kontzertua antolatu du Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñan, apirilaren 11n, 19:00etan.

Teresa Catalán jakitunak, Vianako Printzea, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa eta Musikako Sari Nazionalaren irabazleak egingo du Pablo Sarasate eta Julian Gayarreren obrak aurkeztuko dituen kontzertuaren sarrera.

Cecilia Bercovich (biolina), Edurardo Zubikoa (tenorea), eta Karla Martínez (pianoa) musikariek eskainiko dute errezitala, galdera hauxe luzatuz:

Nolakoa izango litzateke Sarasate eta Gayarreren arteko elkarrizketa musikala?

Biolin, ahots eta piano errezital honetan izango dugu hori egiaztatzeko aukera. Horretarako, bi nafar ospetsuen errepertorioa errepasatuko dugu, haien erreferentziazko ereduak, haien inspirazioa eta horrek gaur egun arte musika-sorkuntzan izan dituen zorioneko ondorioak kontuan izanda.

Idatzi Jakiundera sarreraren erreserba egiteko: akademia@jakiunde.eus

Galeria

KONTZERTUA: Don Pablo eta Don Julian hizketan
KONTZERTUA: Don Pablo eta Don Julian hizketan
KONTZERTUA: Don Pablo eta Don Julian hizketan
KONTZERTUA: Don Pablo eta Don Julian hizketan
Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean