Solasaldiak

Hezkuntza eta familia prebentzioa

Helena Matute, Juan Manuel Machimbarrena eta Miren Ros Aiartzaguena

Data: 2025.05.20
Ordua: 19:00
Lekua: Aquarium, Donostia/San Sebastián


Helena Matute akademikoak, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedradunak moderatuko du Juan Manuel Machimbarrena, UPV/EHUko Psikologia klinikoa eta osasunaren eta ikertaren metodologia saileko irakaslearen, eta Miren Ros Aiartzaguena, Altxa Burua Gipuzkoa, teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeen elkartekidearen arteko mahai ingurua. Solasaldiak prebentzioan jarriko du azpimarra.

Lehenik eta behin, familiak gailu digitalen erabilera egokian izan dezakeen zeregin aktiboa aztertuko da. Helduak pantailetan murgilduta badaude, zaila da gure seme-alabei munduan egoteko beste modu batzuk erakustea edo adin jakin batzuetan beren burua erregulatzeko eskatzea. Gurasoek eredu ona izan behar dute eta beren kontsumo digitaleko ohiturak aldatu behar dituzte. Bigarrenik, irakaskuntzaren garapen teknologikoa eta ikasgelako eta eskolako espazioetako abusuaren prebentzioa bateragarri egiteko eskolari esleitutako funtzioa aztertuko da. Teknologia berrien arriskuak bakarrik ikustea erredukzionista izan daiteke. Eta hirugarrenik, gazteek eta nerabeek beren intimitatea babesteko eta telefono mugikorren erabilera desegokia saihesteko eskuratu behar dituzten zibersegurtasuneko oinarrizko arauak aurkeztuko dira.

Aquariumeko auditoriora sarrera librea izango da lekuak bete arte.  Solaskideen elkarrizketa amaitu eta gero, galderak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek. 

Solasaldi honek Jakiundek antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Gizarte Komunikazio eta Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiaren Berrikuntza Soziala eta Agenda 2030 zuzendaritzak babesten duen zikloa itxiko du.

Galeria

Hezkuntza eta familia prebentzioa
Hezkuntza eta familia prebentzioa
Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean