Solasaldiak

Sare sozialekiko eta pantailekiko mendekotasuna duten gazteen tratamendu psikologikoa

Francisco Ferre

Helduen Psikiatria Zerbitzuko burua eta Gregorio Marañón Ospitaleko eta Osasun Mentaleko Institutuko zuzendarikidea; AdCom egitasmoaren arduraduna

Data: 2025.05.13
Ordua: 19:00
Lekua: Aquarium, Donostia/San Sebastián


Francisco Ferre doktoreak, Madrilgo Gregorio Marañón Ospitaleko Psikiatria Institutuko eta AdCom (jokabide adikzioak) egitasmoaren arduradunak, pantailekiko mendekotasunak (sare soxialak, bideojokoak, online pronografia, etab.) dituzten gazteei zuzendua ospitaleak diseinatutako proiektua azalduko. Era berean, orain arte lortutako emaitza nagusiak, eta etorkizunari begira dituzten erronkak adieraziko ditu.

Sare sozialen eta interneten abusuaren inguruko bigarren saioa izango da hau. Ekimena Jakiundek antolatua da eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Berrikuntza Soziala eta 2030 Agendaren zuzendaritzaren babesa du.

Enrique Echeburua, Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia klinikoko katedradun emerituak aurkeztuko du hitzaldia. Amaieran publikoaren galderen txanda izango da.

Sarrera librea da lekuak bete arte.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean