Solasaldiak

Sare sozialak gazte eta nerabeetan: erabilera, erabilkeria eta osasun mentala

Echeburúa Odriozola, Enrique

Psikologoa

Data: 2025.05.06
Ordua: 19:00
Lekua: Aquarium, Donostia/San Sebastián


Sare sozialen eta interneten abusua: gazteen osasun mentalerako erronka zikloa zabalduko du Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia klinikoko katedradun emerituak eskainiko duen hitzaldiak. Bertan, sare sozialen abusuaren ondorio psikologikoak aztertuko ditu, arrisku-faktoreak eta alarma-seinaleak azpimarratuz. Pantailekiko adikzioaz gain, pantailen gehiegizko erabilerak eragindako efektu psikologiko negatiboak eta nahaste mental posibleak deskribatuko dira.

Aquariumeko auditorian eskainiko den zikloak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Gizarte Komunikazio eta Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiaren Berrikuntza Soziala eta Agenda 2030 zuzendaritzak babesten du.

Lehen hitzaldia, Sare sozialak gazte eta nerabeetan: erabilera, erabilkeria eta osasun mentala, maiatzaren 6an izango da, eta hurrengo saioak 13an eta 20an, arratsaldeko 19:00etan guztiak. Sarrera librea da lekuak bete arte.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean