Ferrer Ruiz, Esther - Jakiunde

Ferrer Ruiz, Esther

Hautetsitako kide osoak

Artista

Ferrer Ruiz, Esther

Esther Ferrer Ruiz (Donostia, 1937). Bere perfomantzeengatik da ospetsua. Haiek baititu adierazpen-forma nagusia; bakarka aritzen da, edo ZAJ taldeko kide moduan (hura 1996an desegin zen arte).

Hirurogeigarren hamarkadaren hasieran, José Antonio Sistiaga margolariarekin batera, Adierazpen Libreko Lehen Lantegia eta Eskola Esperimental bat sortu zituen Elorrion (Bizkaia). 70eko hamarkadaren erditik aurrera, berriz ekin zion jarduera plastikoari, landutako argazkien, instalazioen, zenbaki lehenen seriean oinarritutako koadroen, objektuen, eta abarren bidez.

Jaialdi eta erakusketa askotan egin ditu perfomantzeak bere artista-ibilbide luzean. Espainian: Madrilgo Sofia Erregina Arte Zentroa, Gasteizko Trayecto Galeria, Bartzelonako Galeria Angels, Santiago de Compostelako Galeria Trinta, Donostiako Koldo Mitxelena, Sevillako Arte Garaikidearen Zentro Andaluziarra. Atzerrian: Galerie Donguy, Galerie Lara Vinci eta Galerie Satélite (Paris, Frantzia); Stuttgarteko Statsgalerie (Alemania); Roskildeko Arte Garaikideko Museoa (Danimarka); Río de Janeiroko Arte Ederren Museoa, Sao Paolokoa eta Bahiakoa (Brasil); Veneziako Bienala, eta Erromako Cervantes institutua (Italia), eta Sofia (Bulgaria).

Irrati-obrak: Al ritmo del tiempo eta TA TE TI TO TU o la agricultura en la Edad Media.  

Ikastaro ugari eman ditu unibertsitateetan eta arte ederren eskoletan, bai Espainian, bai atzerrian: Kanada, Frantzia, Suitza, eta Italia.

Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen (2008), eta Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea Saria (2012).

Elkarrizketa Euskonews

http://www.arteleku.net/estherferrer/

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean