Gómez Pin, Víctor - Jakiunde

Gómez Pin, Víctor

Hautetsitako kide osoak

Filosofoa

Gómez Pin, Víctor

Víctor Gómez Pinek Filosofia ikasi zuen Sorbonan eta bertan lortu zuen Doktore titulua ordena aristotelikoari buruzko tesi batekin. 1979tik 1993ra Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia irakasle izan zen, eta Katedraduna 1986az geroztik. Gaur egun Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia Katedraduna da eta Epistemologia, Filosofia eta Matematikak eta Funtsezko Filosofia gaiak irakasten ditu bertan. 2010etik Paris Diderot Unibertsitatearekin harremanetan izan da, gaur egungo hainbat diziplina zientifikoek heredatutako natura kontzeptuak zer ondorio dakarkien aztertze lanetan. Ikerle nagusia izan da lehiaketa bidezko deialdien bitartez finantzatutako proiektu askotan, eta ministerio mailako ikerketen sei ataletan ikerlari izana da.

Veneziako VIU-ko (Venice International University) irakasle izan da eta hiri horretan jaso zuen, 2009an, Istituti Veneto di Szienze, Lettere ed Arti erakundearen nazioarteko Saria. Anagrama eta Espasa Saiakera Saria ere irabazi ditu.

Víctor Gómez Pinek 1979an egin zuen bat, Ramón Valls Plana filosofoak 1978an Zorroagako campusean hasitako Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofía Fakultatearen proiektuarekin. Instituzioa sendotu eta departamenduak osatu zirenean, Víctor Gómez Pin “Filosofia” izena zeraman departamenduaren lehenengo zuzendaria izan zen. Proiektu honekin izan zuen harremanaren alde profesionala eta soziala banaezinak dira, bere helburua bait zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Filosofia sailak, Kanten eskakizunarekin bat egitea, hau da, “sail bat izatea gainerakoen artean, baina unibertsitate osoa izanik era berean”.

EHUan zegoela nazioarteko hainbat simposiaren antolaketan lagundu zuen eta jatorri anitzeko irakasleen kontratazioa sustatu zuen. Elkarren artean interes teoriko oso desberdineko pertsonek erakundearekin bat egitea edota une jakin batean zeregin garrantzitsuren bat izatea lortu zuen. Hala, Pierre Aubenque aristoteliko ospetsuak urtetan bete zuen Ontologia katedra; Jacques Derridak ikasturte oso batean zehar egin zuen “Filosofia erakunde modura” gaiari buruzko bere lehenengo seminarioa; René Thom filosofo eta matematikakoak, Fields dominaren irabazleak, espazio kategoriaren doktorego ikastaroa eskaini zuen, etab. Jarrera politikoak anitzak ziren garai haietan, Berlingo unibertsitateak tradizioz Filosofia fakultateari eskaini izan dion izaerari jarraiki, aniztasun politikoen gainetik arrazoiaren auzitegi izan nahi zuen Zorroagako fakultateak. Víctor Gómez Pinek EHU/UPVko Filosofia departamenduan pasa zituen urteetan, gerora irakasle bihurtu ziren ikerleen doktorego tesiak (nahiz gaztelaniaz nahiz euskaraz) zuzendu zituen. Besteak beste, Joxe Azurmendi, Gotzon Arrizabalaga, Ibon Uribarri eta Aurelio Artetaren tesien zuzendari izan zen

Zorroagaren sorrera-proiektu teorikoari eutsiz, Víctor Gómez Pin International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresua-ren koordinatzailea da. Kongresua orain dela 20 urte egiten da UNESCOren babespean. Bi urtetik behin egiten da Donostian eta Bartzelonan, eta behin edo behin Donibane Lohitzunen hainbat saio egin dira. 1993an lehen edizioa egin zenetik, filosofía grekoaren arazo zaharrak hartu eta egungo hausnarketaren argipean aztertzea proposatu du International Ontology Congress-ek. Horregatik, filosofo ospetsuez gain, zientzialariak eta artistak ere topatu daitezke kongresuaren batzar zientifiko iraunkorrean. Azken edizioan Daniel Dennett pentsalari amerikarra izan zen presidente eta, besteak beste, Anton Zeilinger fisiko eta Newton saridunak, Frank Wilczek fisiko eta Nobel saridunak eta Francisco Ayala genetistak hartu zuten parte.

http://www.elboomeran.com/blog/6/blog-de-victor-gomez-pin/

http://www.victorgomezpin.net/

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean