Laka Mugarza, Itziar - Jakiunde

Laka Mugarza, Itziar

Hautetsitako kide osoak

Hizkuntzalaria

Laka Mugarza, Itziar

Itziar Laka Mugarza (Getxo, 1962). Hizkuntzalaritzako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Doktorea (Doctor of Philosophy, Linguistics & Philosophy) Massachusetts Institute of Technologyn (Cambridge, Massachusetts, AEB) (1990eko iraila), doktorego-tesi honekin: Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections MITWPL, mitwpl.mit.edu. Ikerlan klasiko hori hainbat aldiz aipatu da (1.066 aipamen), eta Outstanding Dissertations in Linguisticsen argitaratu zen 1994an.

Massachusettseko Unibertsitatean (1988), Bostonen, MITen (1988-1889) eta Rochesterreko Unibertsitatean (1990-1995) lan egin zuen, eta, ondoren, EHUko irakasle titular izan zen 1999tik 2009ra. 2009an, bada, katedra lortu zuen. Teoria linguistikoa, sintaxia, euskal gramatika, psikolinguistika, lengoaiaren neurozientzia kognitiboa eta elebitasuna izan ditu ikerketa-ildo nagusi.

Zenbait ikerketa-proiektu zuzendu ditu, Zientzia Ministerioak eta Europar Batasunak finantzatuta, eta AEBetako, Europako eta Nazioko erakundeek finantzatutako beste batzuetan parte hartu du.

80 argitalpen ditu aldizkari zientifikoetan eta nazioarteko mailako liburuetan. Aldizkari asko eragin handikoak dira, esate baterako, Brain and Language, Journal of Neurolinguistics. Gainera, A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language lana nabarmendu behar da, hizkuntzalarien arabera, euskal gramatikaren deskribapen baimenduena dena. Internet bidez eskura daitekeen argitalpen digitala da.  Bestalde, ahalegin handiak egin ditu hizkuntzalaritzaren lan klasikoak euskaraz hedatzeko, esate baterako, Chomskyren Syntactic Structures, Bloomfielden Language eta lengoaiari eta ikaskuntzari buruzko Chomskyren eta Piageten arteko eztabaida famatua.

https://www.youtube.com/watch?v=6xZvk2md1uU

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean