Pitarke De La Torre, José María - Jakiunde

Pitarke De La Torre, José María

Hautetsitako kide osoak

Fisikaria (Materia kondentsatua)

Pitarke De La Torre, José María

PITARKE DE LA TORRE, JOSÉ MARÍA

Fisikaria (Materia kondentsatua)

Jose Maria Pitarke (Bilbao, 1960) Zientzia Fisikoetan Doktorea da. Doktoradutza 1990. urtean lortu zuen –aparteko sariarekin– Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi eta fotoi emisioaz egindako ikerketa lanarengatik. Ondoren, EEBBetako Oak Ridge-ko Laborategi Federalean aritu zen. 1993an UPV/EHUko irakasle titularra bilakatu zen eta EEBBetako zenbait unibertsitatetan nahiz Londres-eko Imperial College-n seihileko sabatikoak eman zituen. 2000. urteaz geroztik, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da. 2005ean Cambridge-ko Unibertsitateko Churchill College-ko Visiting Fellow izendatu zuten. Haren ikerketa gaien artean honako hauek dira azpimagarrienak: materia kondentsatuaren teoria, eta solido, azal nahiz nanoegituretako elektroi anitzen elkarrekintza eta dinamika. Berriki argitaraturiko ikerketen artean, hauexek ditugu aipagarri: grafenoaren plasmoi akustikoen iragarpena eta van der Waals elkarrekintza iheskorrari buruz egindako lana, besteak beste.

2006. urteko otsailean nanoGUNE ikerketa zentroaren zuzendari nagusi izendatua izan zen, zentroaren sortze ekitaldian bertan; 2006. urteko irailaren 1ean nanoGUNEko zuzendaritza lanari ekin zitzaion, unibertsitateko bere eginkizunak alde batera erabat utzi gabe. 2009. urteko urtarrilean nanoGUNEren irekiera ekitaldia izan, eta handik hilabete gutxira, 9. Manuel Laborde Werlinden sariaren epaimahaiak aipamen berezia eman zion grafenoaren inguruan abian jarritako enpresa ekimena goraipatzeko. Graphenea enpresaren bultzazailea izan zen; nanoGUNEk 2010. urteko apirilean Graphenea sortu zuen, zenbait inbertitzaile pribaturekin batera, grafeno xaflak merkaturatzeko eta grafenoan oinarrituriko teknologiak garatzeko xedez. NanoGUNEn bertan sortu zen Biotech Foods enpresaren hastapenetan ere parte hartu zuen. Egun, nanoGUNEko beste hiru spin-off enpresen lehendakaria da. 2013. urteaz geroztik, zientzia eta teknologia gizarteratzea helburu duen Elhuyar Fundazioaren lehendakaria da ere bai.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean