24 Emakume, UPV/EHUko campusean Donostian


24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa ibiltariak UPV/EHUko Kimika Fakultatearen aurrean, Ibaetan ekingo dio 2025eko bideari otsailaren 3tik aurrera, Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko.

Jakiundeko emakume akademikoen 24 argazkiren erakusketak hiru kimikari ditu bere baitan: Maribel Arriortua (2010ean Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen lehen emakumea); Carmen Mijangos (1973an graduatua UPV/EHUko Bizkaiko Zientzia Fakultateko lehen promozioan, eta bere ibilbidea Real Sociedad Española de Química-RSEQ elkartearen aintzatespena duena); eta Lourdes Basabe (UPV/EHUko Mikrofluidiko eta Biokimikako klusterreko zuzendaria, zazpi urtez Jakiundeko euskaltzain urgazle gaztea izandakoa).

Marina Palaciok egindako argazkien erakusketa Donostian izango da martxoaren 3ra arte; ondoren, Arrasateko Seber Altube plazan egongo da ikusgai, Kulturate ondoan.

Argazkiekin batera, protagonista bakoitzaren bideo laburrak daude ikusgai, eta paneletan azaltzen diren QR-en bitartez, edota Jakiunderen Youtubeko orrian sartuz ikus daitezle.

 


Berri gehiago

EskuBideak Kontxako hondartzan

Iciar Astiasaran Jakiundeko lehendakari berria

Otsaila Jakiunde 2024 egutegian: Félix Goñi

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean