Irekia JAKIN-MINA 2023-2024 izen ematea

Zabaldu da JAKIN-MINA 2023-2024 egitasmoa. Iritsiak dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako egitarauak EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxetara.

JAKIN-MINA DBH 4. mailako ikasleei zuzendua da, eta ikastetxeen bitartez eman behar dute izena. Adituek diziplina anitzei buruzko bost hitzaldi eskaintzen dituzte ziklo bakoitzean, eta hitzaldiak euskaraz (bi hitzaldia), gaztelaniaz (bi hitzaldia) eta ingelesez dira (hitzaldi bakarra).

JAKIN-MINA Gasteizen (ziklo bakarra Artium Museoan), Bilbon (hiru ziklo, bi Deustuko Unibertsitatean eta hirugarrena UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan), Arrasaten (ziklo bakarra Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan), Donostian (bi ziklo, bat San Telmo Museoan eta bigarrena UPV/EHUko campuseko Joxe Mari Korta Zentroan), Iruñan (ziklo bakarra CIVICAN-en) eta Tuteran (ziklo bakarra UPNA/NUP-en).

Gazteek ziklo oso baterako ematen dute izena eta bost hitzaldietatik gutxienez lau hitzaldietara joateko konpromezua hartzen dute. Hala eginez gero, parte hartze ziurtagiria jasotzen duten zikloa amaitu eta gero. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldian bi zikloetan parte hartu duten ikasle guztiek eta ikastetxetako ordezkariek hartzen dute parte.

JAKIN-MINA egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesa du EAE-n eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa digitaleko Sailaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren babesa Nafarroan. UPV/EHU, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitatea y UPNA/NUP eta Nafarroako Unibertsitatearen lankidetza du, baita Polymat Ikerketa Zentroa, Artium Museoa, San Telmo Museoa eta Euskadiko Filmategiaren lankidetza ere.

Galeria

Irekia JAKIN-MINA 2023-2024 izen ematea
Irekia JAKIN-MINA 2023-2024 izen ematea

Berri gehiago

SOLASALDIAK/COLOQUIOS. Demografia erronka: migrazioak

Teresa Catalán galardonada con el Premio Musika Bulegoa 2023

Urria Jakiunde 2024 egutegian: Juan Colmenero

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean