Carmen Mijangos Zirgari Saria 2025

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak Zirgari Sari honorifikoa eskaini diote Carmen Mijangos Jakiundeko kideari, berdintasunaren alde egindako ahaleginagatik.

Carmen Mijangos Ugarte (Bilbo, 1949) Kimikan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ikerketako irakasle emeritua da, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuan (ICTP). Nanomaterial Polimerikoen eta Biomaterialen Saileko burua izana da (ICTP), CSICen.

200 argitalpen baino gehiagoren egilea, eta 13 doktore-tesiren, 15 Europako masterren eta beste diploma batzuen gainbegiratzaile. 35 ikerketa-proiekturen aitzindaria, haietako 9 europarrak, eta 10 ikerketa-kontratu, konpainia multinazionalekin. Lau patenteren jabea da.

Gainera, 90 ahozko txosten aurkeztu ditu nazioarteko batzarretan eta unibertsitatetan. 30 ikastaro eman ditu, gonbidatuta, Europako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan. EHUko Kimika Aplikatuko eta Material Polimeroen Masterreko irakaslea izana da.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Etika Batzordeko kide izan zen, hura sortu zenetik.

Zenbait egonaldi egin ditu nazioarteko eta Estatuko hainbat zentrotan: sei hilabete Torotoko (Kanada) Unibertsitatean; bi urte, Lyongo eta Estrasburgoko CNRS delakoan; urtebete, EHUn, eta urtebete eta hiru hil, Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan.

CSIC-eko Materialen Zientzia eta Teknologia Arloko koordinatzailea (2004-2008); Materialen Programa Nazionaleko kudeatzailea (2000-2003); CSIC-eko Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuko zuzendaria (1996-2001); Plastiko Modernoen Aldizkariko zuzendaria, eta Polimeroen Zientzia eta Teknologia Masterreko zuzendaria izan zen.

Sariak eta aitorpenak: Zientzialarien Espainiako Elkartearen Ohorezko Plaka (2004), eta Ciencia en Acción lehiaketako Lehen Saria 2008.


Berri gehiago

José Luis de la Cuesta Fray Bartolomé de las Casas Institutuko kide sortzaile izendatu du Francisco Aita Santuak

Mariasun Landak Gutun Zuria 2024 saria jaso du

Moldeando el cerebro humano en la infancia

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean