Martxoa Jakiunde 2025 egutegian: Humberto Bustince eta Iñaki Pinillos

Humberto Bustince, UPNA/NUPeko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna eta Iñaki Pinillos, Telekomunikazioetako ingeniaria eta NASERTIC enpresa publikoko zuzendaria dira 2025eko martxoko Jakiunderen egutegiko protagonistak.

NASERTICen bertan elkartu ziren, Iruñean, eta Marina Palacio argazkilariak rack-ez inguratuak atera zien argazkia, "hodeia" esaten diogun lekuan, gure datuak gordetzen dituzten artxibategi fisikoez inguratuak, alegia.

Jakiunde 2025 egutegia, solas batean elkartzen ditu lanbide alor bereko nahiz diziplina desberdinetako Akademiako bi kide, esperientzia luzea duten kideak nahiz kide gazteak. Kasu honetan, batak konputazioa, datu zientzia eta adimen artifiziala ditu lanbide, eta besteari arlo horiek sortzen duten datu andana modurik egokienean kudeatzea dagokio.

Hilero plazatuko diren grabaketak Jakiudneren Youtube orrian egongo dira ikusgai: www.youtube.com/@JakiundeAkademia


Berri gehiago

Ana Zubiaga Jakiundeko lehendakari berria

Jakiunderen azaroko Bilkura eta kide berrien hautespena

Teresa Catalán galardonada con el Premio Musika Bulegoa 2023

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean