Daniel Innerarity Palma Akademikoen Ordenako Zaldun izendatu du Frantziako Gobernuko Hezkuntza Nazional, Goi Mailako Irakaskuntza eta Ikerketa Ministroak, Élisabeth Borne andeak.
Palma Akademikoen Ordenak kulturaren eta hezkuntzaren arloetan egindako ekarpenenak aitortzen ditu. Napoleon I.a enperadoreak sortu zuen kondekorazioa 1808an, garai berean sortu berria zen unibertsitateko kideen lana goraipatzeko; XX. mendearen erdialdean hartu zuen egungo ordenaren forma.
Daniel Innerarity filosofia politiko eta sozialeko katedraduna da, IKERBASQUE ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria (UPV/EHU). Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko Adimen Artifizial eta Demokrazia Katedraren titularra da.
Zaldun izendatu berriak Jakuindeko kide Nekane Balluerkaren partekatuko du ohorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Portaera Zientzien Metodologia arloko katedradun eta errektore ohiak 2021etan izendatu baitzuen Zaldun Jean-Michel Blanquer, orduko Frantziako Hezkuntza Ministroak.
Besteka, beste, honako zerrendari gehituko zaio errekonozimendu berria: Miguel Unamuno Saiakera saria (2002); Literaturako Espainiako Sari Nazionala, saiakera-atalean (2003); Espasa Saiakera saria (2004); Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria (2012) eta Kulturako Vianako Printzea saria (2013), Humanitateen Eulalio Ferrer Nazioarteko Saria (2018), Euskadi Saiakera Saria "Política para perplejos" lanagatik (2019), Ramón Menéndez Pidal Ikerketako Sari Nazionala (2022), Eugenio Trías Ikasketa Filosofikoen Zentroaren (Cefet/Universidat Pompeu Fabra) eta Galaxia Gutenberg-en III. Eugenio Trías Saiakera Saria (2024), Palma Akademikoen Ordeneko Zalduna (Frantziako Hezkuntza Nazional, Goi Mailako Irakaskuntza eta Ikerketa MInisterioa, 2025).