Humberto Bustince Nafarroako Olibaren Zaldun

Humberto Bustince akademikoa Nafarroako Olibaren eta Arronizko Ogi txigortuaren Ohorezko eta Merezimenduzko Zaldun izendatu dute.

Nafarroako Olioaren Jaiaren XXV. edizioa dela eta, otsailaren 21etik 23ra, Arronizen, zaldun berriak Ogi Txigortuaren Eguneko jaien pregoia egiteko ardura du, hilaren 23an, igandean. 2015ean Interes Turistikoko Jaia izendu zuen ospakizuna Nafarroako Gobernuak.

Humberto Bustince ez da zaldun izendatutako Jakiundeko lehen kidea, aurreko edizioetan Teresa Catalan kidea, Pedro Miguel Etxenike Jakiundeko ohorezko lehendakaria eta Igor Ijurra kideak izendatu baitituzte.


Erlazionatutako artxiboak


Berri gehiago

Daniel Innerarityk hiru Doctor Honoris Causa jaso ditu Argentinan

Mariasun Landak Gutun Zuria 2024 saria jaso du

Urtarrila Jakiunde 2024 egutegian: Gurutz Jáuregui

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean