Naturaren sekretua, Pedro Miguel Etxenikerekin

Naturaren sekretua Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritua, Donostia International Physics Center-eko (DIPC) lehendakaria eta Jakiundeko ohorezko presidentearen bizitzari, pentsamenduari eta gogoetei buruzko dokumentala da.

Emanaldia Nafarroako Filmategian eskainiko da (Antonio Pérez Goyena, 3), Iruñean, apirilaren 3an, 19:30ean, protagonista bertan izango delarik, eta zientziaren inguruan Etxenike jaunak egindako hausnarketak planteatzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan bere buruari galdetuz eta edertasuna egiaren irizpidea ote den galderatik abiatuta hausnarketa bat proposatuz.

Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenike solasean arituko da Iciar Astiasaran, Nafarroako Unibertsitateko Bromatologia eta Nutrizioko katedradun, eta Jakiundeko eta jarduneko presidente ohiarekin.

José Antonio Pérez Ledok zuzendutako dokumentala 2018an estreinatu zen eta K2000 eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak koproduzitua da. Nafarroako Filmategia, NICDO, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, DIPC eta Nafarroako Gobernuak babestua da emanaldia.

Sarrera librea da, lekuak bere arte.


Berri gehiago

Felix Goñi saritu du Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiak

Gema Varona Biktimologiako Munduko Elkarteko lehendakari hautatu dute

Neurotecnologías: hacia la comprensión del cerebro humano

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean