Jakiundek apirilaren 4an egin du udaberriko Bilkura UPV/EHUren Gasteizko campusean. Letren Fakultateko gradu aretoan elkartu ziren, 116 kidetatik 75 lagun.
Batzarrean, azaroaren 22an hautatutako Akademiako bederatzi kide berrien kargu hartzea ospatu zen:
Kide hautetsi osoak
- Eneko Agirre Bengoa, Lengoaia eta Sistema Informatikoen katedraduna eta HiTZ taldearen zuzendaria (UPV/EHU).
- Mari Jose Olaziregi, Euskal Literatura katedraduna (UPV/EHU).
Kide urgazleak
- Xabier Barandiarán, filosofoa, irakaslea eta IAS-Research Centre for Life, Mind and Society taldeko ikertzailea (UPV/EHU).
- Edurne Bartolomé Peral, soziologoa, irakaslea eta ikertzailea (Deustuko Unibertsitatea).
- Martín LLade, kazetaria eta idazlea (Radio Clásica, RNE).
- Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia, Ikerketa eta Garaopen Ingeniaria (DBS-Deustuko Unibertsitatea; CIRCLE-Lund-eko Unibertsitatea, Suedia; University of South-Eastern Norway, Kongsberg, Norvegia).
Kide urgazle gazteak
- Irene Gantxegi Madina, filosofoa, irakaslea eta gatazka eta bakearen kulturaren ikertzailea (Deustuko unibertsitatea).
- Bárbara Jiménez Pazos, filosofoa, irakaslea eta ikertzailea iHPS-Integrated History and Philosophy of Science taldean (UPV/EHU).
- Jon López Gorostidi, zigor legelaria, irakaslea eta ikertzailea (Deustuko Unibertsitatea).
Joxerramon Bengoetxea, UPV/EHUko errektorea, 2025ean kide kargua hartu duen hamargarren laguna da. Karguagatiko kide osoa izango da unibertsitateko errektore den bitartean; EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoko unibertsitateetako errektoreak Jakiundeko karguagatiko kideak baitira. Ostiraleko ekitaldian, egungo errektorarekin bat egin zuten UPV/EHUko errektore izandako Juan Ignacio Pérezek eta Nekane Balluerkak (hautetsitako kide osoak), eta Iñaki Goirizelaiak (ohorezko kidea).
Kargu hartze zeremonia eta gero, Agustin Azkarate, UPV/EHUko Arkeologiako katedradun emerituak, honako hitzaldia eskainiko du:
Arkeologia, iraganaren eta orainaren arteko “bitartekotza” praktika gisa. Gogoeta batzuk, egungo egoeraren harira
Jakiundeko kideak urtean bitan elkartzen dira erronka berriei buruz hitz egin eta hausnartzeko, eta Akademiaren jarduerari buruzko erabakiak hartzeko.
Udazkeneko Bilkura azaroaren 7an ospatuko da Deustuko Unibertsitatean, Bilbon.