Jakiunderen azaroko Bilkura eta kide berrien hautespena

2023ko azaroaren 17an udazkeneko BIlkura ospatu zuen Jakiundek Arantzazun eta 11 kide berri hautatu ziren bertan.

Azken Bilkuran hautatutako hainbat kide ez dira guztiz berriak Akademian, Nora Alonso, hautetsitako kide osoa Akademiako kide urgazle eta urgazle gaztea ere izana delako aurretik. Era berean, Oihana Otaegui eta Jon Maya Sein gipuzkoarrak eta Iñaki Pinillos nafarra, kide urgazle gazte izanak dira. Jarraian atal bakoitzeko kide berrien zerrenda.

Hautetsitako kide osoak

  • Nora Alonso (biologa)
  • Mikel Mancisidor (jurista)
  • Luis Vega (matematikaria)

Kire urgazleak

  • Jon Maya Sein (koreografoa)
  • Oihana Otaegi (automatikako eta industria-elektronikako ingeniaria)
  • Iñaki Pinillos (telekomunikazio ingeniaria)
  • Gema Varona (kriminologoa-bictimologoa)

Kide urgazle gazteak

  • Amaia Arranz Otaegui (arkeobotanikaria)
  • Sara Barja (fisikaria)
  • Aitzol García-Etxarri (fisikaria)

Kide berriek Jakiunderen udaberriko Bilkuran hartuko dute kargua, apirilean.

Bilkuran 2024rako jardueren ildoak zehaztu ziren eta bezperaz, Jakiunderen Foroa antolatu zuen Akademiak. Bertan, gai jakin bat aztertu eta horren inguruan eztabaidatzen dute Akademiako kideek. Oraingo honetan, adimen artifizialaren eraginari buruz, bere ahalmen eta mugei buruz hausnartu zuten, Jakiundek diseinatutako Eusko Ikaskuntzaren RIEV aldizkariaren 2022ko neguko aleko edukia abiapuntutzat hartuz (RIEV Nº 67,2).


Berri gehiago

Azaroa Jakiunde 2023 egutegian: Teresa Catalán

Estrellas, Gastronomía y Matemáticas

Septiembre en el calendario Jakiunde 2023: Eva Ferreira

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean