De la Rúa Vaca, Concepción
Hautetsitako kide osoak
Biologoa
Concepción de La Rúa Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisiko eta Animalia Fisiologiako Departamentuko Antropologia Fisikoko katedraduna da. Zientzia Biologikoetan (1979) eta Medikuntzan (1986) lizentziatua da EHUko Zientzien Fakultatean, eta Zientzia Biologikoetan doktoratu zen unibertsitate horretan 1984an.
Antropologia Biologikoaren arloko ikerketari egindako ekarpenari dagokionez, ikuspegi molekularra sartu du giza bilakaeraren ikerketan. 1990eko hamarkadaren erdialdean, ADN zaharra xede zuen ikerketa-ildo bati ekin zion. Gaur egun, erreferentea da estatu mailan, eta nazioarteko proiekzio handia du. Arlo horretan lortutakoari esker, euskal unibertsitate-sistemaren talde finkatutzat jo dute azken 9 urteetan. Gaur egun, antzinako giza espezieen Cro-Magnon gizakia eta Neanderthal gizakia genomaren sekuentziazio masiboko proiektu bat garatzen ari da, eta bere taldea uneko ikerkuntzaren abangoardian dago.
EHUko irakasle izan da (1980-1999), eta azken hamar urteetan 50 argitalpenetan baino gehiagotan parte hartu du. Horietatik 35 baino gehiago Europako eta Ameriketako nazioarteko aldizkarietan atera dira. Hamabost liburu-kapitulu idatzi ditu, eta komunikazioen aurkezpenak egin ditu nazioarteko kongresuetan (Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Italian AEBetan, Japonian, Australian, eta abarretan), bai eta naziokoetan ere.
Eusko Iker Ikerketa Saria jaso zuen 2010ean.
Conchi de la Rúa: "Somos lo que somos frutos de la evolución".