Innerarity Grau, Daniel - Jakiunde

Innerarity Grau, Daniel

Hautetsitako kide osoak

Filosofoa

Innerarity Grau, Daniel

Daniel Innerarity (Bilbo, 1959) filosofia politikoko katedraduna da, Ikerbasque ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernantza Demokratikoko Institutuko zuzendaria.

Filosofia-doktore da, eta bere ikasketak Alemanian –Alexander von Humboldt fundazioko bekadun gisa–, Suitzan eta Italian osatu zituen. Irakasle gonbidatu izan da Europako eta Ameriketako zenbait unibertsitatetan, hala nola Sorbonan, London School of Economics-en, Heidelbergeko Max Planck Institutuan eta Georgetown Unibertsitatean. Gaur egun, irakasle gonbidatua da Florentziako Europar Institutuan.

Liburu hauek idatzi ditu azken urteetan: La política en tiempos de indignación (2015), La democracia en Europa (2017), Política para perplejos (2018) eta Comprender la democracia (2018). Bere ikerketa-lanaren ardatzak politikaren eraldaketa eta demokrazia konplexu baten ideia dira.

El Correo / El Diario Vasco, El País eta La Vanguardia egunkarietako ohiko kolaboratzailea da.

Sari hauek eskuratu ditu, besteak beste: Miguel Unamuno Saiakera saria (2002); Literaturako Espainiako Sari Nazionala, saiakera-atalean (2003); Espasa Saiakera saria (2004); Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria (2012) eta Kulturako Vianako Printzea saria (2013), Humanitateen Eulalio Ferrer Nazioarteko Saria (2018), Euskadi Saiakera Saria "Política para perplejos" lanagatik (2019), Ramón Menéndez Pidal Ikerketako Sari Nazionala (2022), Eugenio Trías Ikasketa Filosofikoen Zentroaren (Cefet/Universidat Pompeu Fabra) eta Galaxia Gutenberg-en III. Eugenio Trías Saiakera Saria (2024), Palma Akademikoen Ordeneko Zalduna (Frantziako Hezkuntza Nazional, Goi Mailako Irakaskuntza eta Ikerketa MInisterioa, 2025).

Latinitatearen Akademiako kide urgazlea, eta Zientzia eta Arteetako Europako akademiako kidea da, eta Jakiundeko akademiko oso 2018ko azaroaren 9tik.

https://www.danielinnerarity.es/

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean