Otaegui Madurga, Oihana - Jakiunde

Otaegui Madurga, Oihana

Kide urgazleak

Ingeniaria (Automatika eta Industria Elektronika)

Otaegui Madurga, Oihana

Oihana Otaegui Madurga (Donostia, 1976) Automatika eta Industria Elektronikako ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean (1999), Industria Ingeniaritzako Masterra du (2003) eta Industria Ingeniaritza Doktoregoa (2005) unibertsitate horretan bertan; Europako doktorego aipamena ere erdietsi zuen.

Lan profesionalari ikertzaile gisa ekin zion 1999an Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania). Orduan 6 hilabeteko egonaldiak egin zituen doktoregoa egiteko Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Bekarekin uztartuta. 2003-2007 aldian, Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania) ikertzaile nagusia izan zen, Sistema Eraginkorren Departamentuko Software Algoritmo Txertatuak izeneko ikerketa-lerroaren buru. 2007an Vicomtech zentroan sartu zen ikertzaile nagusi modura, garraio-sistema adimendunen ikerketa-lerroa abian jartzeko.  2009an, 25 ikertzailek osatzen duten Garraio Sistema Adimendunen Departamentuko zuzendari bihurtu zen.

Oihana Otaegui Madurga, gainera, European Satellite Navigation Competition (Galileo Masters) delakoa Ebaluatzeko Zientzia Epaimahaiaren presidentea eta eskualdeko arduraduna (Gipuzkoa/Euskadi) da 2009tik. Alemaniako Anwendugszentrum Oberpfaffenhofen, ESA (European Space Agency) eta GSA (European GNSS Agency) erakundeek antolatzen dute lehiaketa hori. Halaber, EHUko irakasle elkartua da Garraio Sistema Adimendunen Masterrean, eta honako ikasgai hauek ematen ditu 2013tik ingelesez: Principles of Transport Modelling eta Communications.

Oihana Otaegui Madurga JAKIUNDEKO kide urgazlea da 2023ko azarotik (aldez aurretik, kide urgazle gaztea izan zen 2016ko azaroa eta 2021eko abendua artean).

http://www.vicomtech.org/d1/sistemas-de-transporte-inteligentes-e-ingenieria

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean